Psikoterapia integratzaile IPAR gunean  bikote terapian adituak gara. Hala bikote ­harremanak nola familia barruko bizipenak eta harremanak bizitzaren ikaskuntza­eskolarik hoberenak dira, gure ustez. H arremanean urri diren komunikazioa eta konfiantza berrezartzeko modu gisa ulertzen dugu guk bikote terapia. Bikoteko kideetako baten barne­arazoak direla eta, kideen arteko dinamika blokeatuta baldin badago, aintzat hartu beharko da banakako lan egiteko aukera ere.

Krisialdiak, bizitzaren oinarrian daude eta entzutea komenigarria da. Une gogorretan, bikote terapiak,  bizitza pertsonala bobetzea  eta harreman sendoago bat erakitzea ahalbidetzen ditu.

Batzuetan, harremana oso gaizki dagoenean,  banaketako prozesua eta une horietan sortzen diren sentimentuak bizitzen errazteko  bikote terapia oso lagungarria izan daiteke.

Hala bikote ­harremanak nola familia barruko bizipenak eta harremanak, gure ustez,  bizitzaren ikaskuntza ­eskolarik hoberenak dira, . Harremanean urri diren komunikazioa eta konfiantza berrezartzeko modu gisa ulertzen dugu guk bikote terapia. Bikoteko kideetako baten barne­arazoak direla eta, kideen arteko dinamika blokeatuta baldin badago, aintzat hartu beharko da banakako lan egiteko aukera ere.

FAMILIA­TERAPIA ETA FAMILIA­ORIENTABIDEA ADOPZIO KASUETAN

Adopzioaren munduan dudan esperientzia pertsonalak, familien premiak zehaztera zuzendutako gune aberasgarri bat eskaintzeko oinarriak ematen dizkit, bai eta haiei erantzun orekatu eta ulerbera bat emateko aukera ere, adopzio­prozesuari berez datxezkion zailtasunak kontuan hartuta, betiere.

 

< VOLVER