Taldeko terapian egiten dugun lana,  harremanetan bere burua ezagutzea eta hobetzea nahi duenarentzat zuzenduta dago . Egiten ditugun taldeko dinamikek, gure gaitasunak eta ahuldadeak ezagutzeko aukera ematen digute. Taldeko prozesu terapeutikoan sortzen den giroak gure portaeraren ulermena eta harremanetarako erantzun berriak sortzea eta adierazteko moduak frogatzea errazten dizkigu.

(Lan honetan parte hartzeko, banakako Terapian aritzea edo eskarmentu edukitzea komenigarria da)

Harremanetarako dugun estiloak gure bizitzako asebetetze maila markatzen du eta gure ondoeza areagotzera lagun dezake. Bizitzako alderdi guztietan eragina du: familian, lanean, lagun giroan,...Taldeko terapiak gure loturak berreraikitzeko gune bat topetzea ahalbidetzen du.

Goizez 2 larunbat hilabetean

 

< VOLVER